2017*

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Azken Portua.

2005-09-30

"We'll always have Paris"

Badira zenbait egun non jaiki eta dena iluna ikusteko gura duzun... Esnatu eta izaren laztanpean halako nagitasuna sentitzean, euri tantek beiraren kontra bere buruaz beste egitean kantatzen duten imno agonikoa entzun nahi zenuke... Dena grisez margotu... geltoki abandonatu batean inoiz iristen ez den tren baten zain aurkitu... Audrey Hepburn-en filme batean izkutuan sartu eta figurante moduan bizitza guztia laugarren klaseko zinemetako pantaila zikin batean kokatu, aurrean dituzun maitaleen muxu klandestinoen lekuko bakarra zaren bitartean... Malenkoniaz inguruak blaitu. Tristeziaren tristeziaz irri egin, eta London nahiz Bagdageko haurren antzera, urdinak ez diren zeruak margotu... Badira zenbait egun non bizitza denborak eta bibolin doinuek horitutako argazki bat den. Txuri beltzean bahituriko oroitzapen bat.

Gaur goizaldeko lehen eguzki argiak esnatu nau. Ez zen bibolin soinurik, txoriño baten abesti xumea besterik ez.

Atzo gaueko filmeak zioen moduan...

"We'll always have Paris"

2005-09-23

C`mon Babe! Give me the crack!



airetik mugi ezin daitezkeen musuen aurka;

ten times, i put my hands.
twenty times, i put my heart.
thirty times, i put my soul...all this time, i put my thoughts...on you!


t&a: e2017 -on you-

2005-09-20

Ke Seinaleak



Gaur apur bat gehiago jarriko diot -parálisis por análisis-.

t: e2017*

2005-09-15

Azken Tiroa (This is the last song)

hor doa nire heroia.
-tinko; odoletan.
hor doa nire heroia.
-umezurtz harroputza.

e2017*

2005-09-08

Doctor Zhivago. Inork ez du maite poesia erruasiar baten moduan.

inork galdegin al zion Lara andereñoari haur izaten jarraitu nahi zuen?
inork galdegin al zion lubakiko soldaduari guda horretan parte hartu nahi zuen?
inork galdegin al zion Yuri Zhivagori sendagile izan nahi ote zuen?





Poesia, Iraultzak eta Amodioak, maiz erabakiak hartzen dituzte baina galderak ahazten. Aukerarik ez bada. Ez dago erabakirik.

(T&A: m2017*)

2005-09-07

argiak eta itzalak





Que es la luz?
es tu sombra...

Dulce maría de Loynaz

(Argazkia: m2017*)

2005-09-06

Trade Mark

Lurraldekotasuna, kultura eta merkataritzaren sinergiei buruzko azterketa -Saioa Olmo-("Zer da Zumaia zuretzat?" eta "Emancipator Bubble" proiektuen egilea).
Euskadi marka existitzen al da?

info; www.euskadi-tm.com

e2017*

Paris 22:03 (hirugarren eguna)



"ezbeharraren berri senideei nola eman erabaki ezinik dagoen etorkinak milaka kilometrora telefono txartela kabina batean sartu ondoren. Hiru egun igaro arte inork ez du hartuko telefonoa" (www.azkenportu.blogspot.com -etik hartua -22:03 dira Parisen-)

2017*