2017*

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Azken Portua.

2005-06-30

Espekulazioa, 1


Espekulazioak etenik gabe jarraitzen du lanean. Zarautzen, Aritzbatalde auzoan, Sanditurri plazan, etxe bat salgai jarri dute. Etxeak nahikoa berriak dira, duela sei-zazpi urte estreinatutakoak. Orain salgai jarri duten etxeak, orduan, 18-20 milioi pezeta balio zituen. Orain, salgai dagoela dioen kartelean ageri den telefono zenbakira deituz gero, 75 milioi pezeta eskatzen dituzte. Sei urtean, ia lau aldiz igo dute etxebizitzaren prezioa. Lehen solairuan dago etxebizitza.

1 Comments:

At 6/30/2005 4:48 da tarde, Blogger gorriTXO said...

Animo gai sozialei buruz idaztea oso ideia ona da. Animo blog berri honi eta zorionak.

http://betigorriak.blogspot.com

 

Enviar um comentário

<< Home