Espekulazioa, 3
Abuztuan Hondarribian pisu bat alokatzea, 3.000 euro
"Atzo Aldundiak aurkeztutako txostenak aipatzen ez duen turismo esparru bat, alokairuzko pisuen eskaera eta prezioa da.
Bi logelako apartamentu bat alokatzea abuztuan, hondartzaren parean, Hondarribian, 3.000 euro kostatzen da".
[Iturria: El Diario Vasco, 2005-07-05. Egilea: Juan Manuel Velasco]
Hondarribian bezala, kostaldeko beste hainbat herritan ere antzekoa da egoera. Zarautzen ere, gero eta gehiago ikusten dira "Se alquila" dioten kartelak. Horietan ageri diren telefonoetara deituz gero, ia guztiek udarako soilik direla esan ohi dute, eta dirutza handia eskatzen dute.

2 Comments:
Zarautzen,adibidez,hain turistikoa omen,ez al litezke etxebizitzen alokairuak asko jaitsiko hotel edo pentsio aukera zabalagoa balego?Hala ere,entzun dudanez,nahiko lan izan omen dute askok azken bi udaratan etxebizitzak alokatzeko.Ea ba,berdin jarraitzen duten,eta ohartzen diren urte guztirako alokatzeak gehiago merezi dezakeeela!
Ni Zumaian bizi naiz, eta hemen ere udan dirutza ordaintzen dute kanpotarrrek hilabete osoa edota hamabostaldiak pasatzeko. Bestalde, jendea ordaintzeko prest dagoen bitartean, normala da jendeak alokatzea.
Enviar um comentário
<< Home